PL3 (3HE) eta mito baten erorketa

Garaipena!EEEEOOOO!!! Garaipenaaa! Bai, laguntxo maiteak, azkenean, eta lehen saiakeran, IVAPeko PL3 lortu dut!! IIeeeeeeppaaa!! Poza bai, baina, betiko moduan, introspektiboa jarriko naiz, batez ere interesgarriarena egiteko, ea noizbait ligatzen badut edo ze ostias:

1.- PL3a (EGAren baliokidea) eduki arren, ez naiz euskalduna, edo, gutxienez, ez dut nire burua euskaldun bezala ikusten. BAI, EUSKALDUNA SENTITZEN NAIZ, gustuko dut euskara eta Gora EH eta nahi duzuen guztia. Baina ez naiz euskaraz modu normal, zuzen eta lasai batean egiteko gauza. Idazterakoan ere kriston “esforzua” egin behar dut.

2.- Beraz, PLren azterketa gidatzeko azterketa bezalakoa da. Nahiz eta gidatu jakin ez (edo nahiz eta gaizki gidatu), enpollatzen baduzu (teeorikoan) eta sorte pittin bat izanda praktikoan, gainditu dezakezu. Hori gertatu zitzaidan niri gidatzekokarneta ateratzean: ziurtagiria bai, baina gidatzen arrisku larria nintzen lehengo hilabetetan.

3.- Erremediua: euskaraz egin. Lan zaila, lanetik kanpo gutxienez, giro mega-erdaldun batean bizi bainaiz. Baina beno.

Ta horixe izan da dena. Orain ospatzera: gaur gauen, pizza de peperoni eta kanpai-jotze bikoitza!!!

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5