PL3 polbo baten truke

Beno, duela gutxi bukatu dut PL3ko azken azterketa…gainditukot?? NI PUTA IDEA. Baina denaden, hor doa nire eskaintza: Nire gorpu lizun eta jada-ez-hain-gaztea eskeintzen dut titulitoa lortzeko. Bete-beharreko baldintzak: Neska gaztea, ederra, jatorra, etab etab… PROSTITUTO AGIAN, BAINA EUSKARAREN ALDE, nolaez.

Dena den, nahiko beldurgarria da ahotz-frogaren giroa, gutxienez ni bezalako euskaldunberri putaseme batentzako. Goizian areto desertiko batean, erabilgarriak izan daitezken esaldiak errepasatuz, hara bapatean non agertzen diren SUPER-AZTERTZAILEAK!!! Begirada zorrotz batekin, galdetzen “Zeu zara hurrengoa?”. Nire buruan, hau entzuten dut: “Zu zara potroak ukitzera etorri den hurrengo belarrimotz-sasieuskaldun patetikoa?”

IVAPeko PL3 ahozko probaHori bai, hau gainditzen badut, benetan MITO BAT LURRERA ERORIKO ZAIT. Bai, laguntxo maiteak, niretzako EGA maila beti izan da mito bat. “Ofizialki Euskaldun Izatea” zen. Euskara erabat menperatuta izatea zen. Ba beno, lerro hauek irakurtzea baino gehiago ez duzue behar hori nire kasua ez delako ikusteko. Eta mintzatzen are eta kaskarragoa naiz! Nire lankide batek PL3 deko ere, eta euskaldun zaharra da, benetan gustua (aaaaahhh) ematen du euskaraz mintzatzen entzutea. Nik bera bezalako maila dudala??? JUAX JUAX JUAX…

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5